XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Ematen diren zerbitzu guztien prezioek ahalik eta publizitaterik handiena eduki behar dute.

Dena dela, prezioen zerrenda kasuan kasuko ordezkaritzak zigilatua euskaraz eta gaztelaniaz jarri beharko da, establezimenduaren sarreran, ikusteko moduan eta erabiltzaileak argi eta garbi irakurtzeko moduan; bereizita, ostatuko unitate bakoitzaren prezioak jarriko dira, zehaztuz, banako erabilerarena, bai eta zerbitzu bakoitzarena ere.

5.-Establezimenduek jendaurrean jarritako prezioak baino ezin izango dizkiete kobratu erabiltzaileei.

14. artikulua.-Fakturazioa.

1 .-Bezeroek hartutako zerbitzuen prezioa establezimenduan bertan eta kobratzeko faktura aurkezteko unean ordaindu beharko dute, erreserban utzitako dirua kendu ondoren.

2.-Bezeroari ordainagiria emango zaio, argi eta garbi eta zehatz mehatz; hartutako zerbitzuak izenekin edo klabez jarriko zaizkio, egunez egun eta kontzeptuka banaturik, beti ere zerga-legeak errepetatuz.

3.-Ordainagirietan gutxienez datu hauek jarri behar dira: